XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURU OROKORRAK

- Ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea, hiztunek edo komunikabideek ohizko komunikazio egoera ezberdinetan zuzenean igorritakoak.

- Ahoz eta idatziz era koherente eta zuzen batean adieraztea, komunikazio helburu eta egoera desberdinen arabera.

Estilo propioa lor dezan laguntzea.

- Beste pertsona batzuekin harremanetan hastea komunikazio trukearen berezko erregelak kontutan izanda, eta lankidetzan aritu eta tolerantziazko jarrerak hartuta.

- Era ulerkor eta autonomoan irakurtzea, informazio osoa eta berariazkoa ateraz.

Ikasleen gaitasun eta interesetara egokitutako mailako testu idatziak irakurtzea; eskolako eta eskolaz kanpoko komunikazio egoerekin erlazionatutakoak.

- Testuen irakurketa helburu ezberdinekin erabiltzea, berarien garrantzia baloratuz.

Irakurtzea informatzeko zein gozatzeko izan daiteke.

-Komunikabideen elementu eta ezaugarriak helburu bikoitz batekin ezagutzea eta aztertzea; alde batetik diskurtsogintzan trebatzeko, eta bestetik, beren mezuen aurrean jarrera kritikoa garatzeko.

Haien adierazpenek gaur egun duten garrantzia baloratzea.

- Gogoeta egitea ikaskuntza-prozesuan hizkuntz sistemak komunikazioan duen funtzionamenduaz.

Nork bere ekoizpenak hobetzeko bitartekoa dela konturaraztea.

- Hizkuntzaren ikaskuntzari aurretik beste hizkuntzetan lortu den esperientzia aplikatzea eta ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea.

Horretarako, ikaskuntza autonomoak bereak dituen estrategiak garatu behar dira.

EDUKINAK

PROZEDURAZKOAK ETA GAIAK

1

- Bidaiekin zerikusia duen hiztegia.

- Deklinabidea: nondik, nora, norantz, noraino, noiztik, noiz arte.

- Aditza: lehenaldia

- Aditz laguntzaileak: diet, dizkiet, diot, dizkiot.

- Informazioa eskatzeko eta emateko hizkuntz baliabideak.

- Gure desioak, asmoak eta erabakiak adierazteko esaldiak.

- Eskutitz formalaren egitura eta erabilera-konbentzionalismoak.

- Esamolde batzuk.

- Dona-Dona abestia.

2

- Lanbideekin zerikusia duen hiztegia.

- Lanbideak sortzeko atzizki batzuk.

- Lasaitua eta harridura adierazteko baliabideak.

- Definizioaren ezaugarriak.

- Erlatibozko esaldiak definizioetan.

- Deklinabidea: non, nongo; noren, norekin.

- Aditza: zer, nori, nork, orainaldian, 3. pertsonan.

- Esamolde batzuk.

- Ikusi mendizaleak abestia.

KONTZEPTUZKOAK

1

- Idatzizko testu batetik informazio berariazkoa lortzea.

- Testuan erreferentzia-hitzak ulertzea.

- Testuinguruaren laguntzaz esamolde batzuen esanahia aukeratzea.

- Eskutiz formal baten atal ezberdinak bereiztea.

- Eskutitz formala idaztea.

- Telefonozko elkarrizketan informazioa eskatzea eta ematea.

- Elkarrizketa laburretan parte hartzea.

- Hiztegia zabaltzeko estrategiak lantzea.

- Irakaslearen hizkuntza pedagogiko/eskolarrarekin ohitzea (eginkizunak antolatzea, iharduerak prestatzeko argibideak...)

- Ariketak behar bezala betetzea.

2

- Ahozko testu batetik informazio osoa eta berariazkoa lortzea.

- Ohizko erabilerako testuak xeheki ulertzea, testuinguruaren bitartez eta argazkien laguntzaz esanahiak inferitzea.

- Definizioari buruz dakitenaz jabetzea eta biltzea.

- Definizioaren barruko harremanak eta elementuen ordenamendua ikusteko eskemak egitea eta erabiltzea.

- Hitz batzuen definizioak idaztea.

- Esamoldeak era ulerkorrean ikastea nork bere diskurtsora pasatzeko.

JARRERAZKOAK

1

- Irakurtzearen garrantzia baloratzea: irakurtzea gozagarria da.

- Inork hitz egitean entzuteko errespetua agertzea.

- Norberak komunikatzeko duen gaitasunarekin konfiantza izatea.

- Errorea baloratzea ikaskuntza-prozesuan beharrezko urrats bezala.

Zehar lerroa:

- Sexuen berdintasunerako hezkidetza edo hezkuntza.

2

- Hizkuntza adierazpen eta komunikazio bide pribilegiatu bezala baloratzea.

- Idatzizko testuetan morfosintaxi eta ortografia-arauak baloratzea.

- Errorea baloratzea ikaskuntza-prozesuan beharrezko urrats bezala.

- Ikasleak bere gaitasuna ezagutzea, eta hizkuntzaren ikaskuntzan gero eta partehartze autonomoagoa izateak duen garrantzia onartzea.

Zehar lerroa:

- Sexuen berdintasunerako hezkidetza edo hezkuntza.